Oñatiko udala

Praktikaldia beteta, Agente Lehena kategoriako udaltzaina izendatu berri da

2023/07/13
Card image cap
11 lagunek osatzen dute egun, Oñatiko udaltzain taldea

  Herriko udaltzaingo taldea osatzen ari da poliki-poliki. Astean Agente Lehena izendapena jaso du zegokion hautaketa prozesua gaindituta, praktikaldia bete duen udaltzainak eta laster, kategoria bereko bigarren izendapena egiteko barne promozio prozesua abiatzekotan daude. Egun Oñatiko udaltzain taldea 11 lagunek osatzen dute baina 12. bat ere izendatuko da, martxan den Enplegua Egonkortzeko prozesua burutu ondoren.

  Egungo udaltzainburua ere Agente Lehena zela etorri zen Oñatira lanera, baina arduradun lanak betetzen dituenez, ofizial-orde kategoriaz ari da, indarrean den legediaren arabera. Izan ere, herri bakoitzak duen biztanle eta udaltzain kopuruaren arabera zehazten da, udaltzainen aginte maila eta kargua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!