Oñatiko udala

Postetxearen kontra kolpatuta agertu den autoaren kasua argitzen saiatzen ari da Udaltzaingoa

2017/03/01
Card image cap
Guardia zibilaren kamerek hartutako irudiak eskatuko dira

  Postetxeko eraikinaren fatxadaren kontra kolpatuta zegoen autoaren abisua herritar batek eman dio Udaltzaingoari 7:30ak aldera. Bertaratuta, ibilgailua hutsik zegoenaz ohartu dira eta gidaria ez zen inguruan ageri. Zamaketa gunea hartzen zuen autoa garabi bidez erretiratu da eta bitartean, gidaria lokalizatzen saiatu dira udaltzainak. Hasieran eskuratutako datuen arabera, autoa, Oñatikoa ez den emakume baten izenean zegoen baina harekin harremanetan jarrita aspaldi saldu zuela jakin dute. Egungo jabea berriz, Oñatin erroldatutako gizonezko bat ei da. Eguerdian, oraindik, harekin harremanetan jarri ezinda zeuden udaltzainak.

  Gertatutakoa argitzeko, guardia zibilaren kuartelean dauden kameretako irudiak eskatuko dituela adierazi digu Udaltzainburuak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!