Plazan jarritako poltsak jasandako kalteak salatu ditu Txanda elkarteak
Abenduaren 5an plazan, kiosko aurrealdean poltsa handi bat jarri zuen Txanda dendarien elkarteak, #eztuiñorjaten kanpainaren baitan. Asteburuan ordea kalteak jasan ditu aipatu poltsak eta bidegabekeria eta errespetu falta hori publikoki salatu du elkarteak, ohar bidez.
Saltoki handiek, online erosketek, covid 19ak edota Ukrainiako gerrak eragindako energia krisiak zailtasunetan jarri dituzte tokiko dendari txikiak, baina zailtasunak zailtasun herri bizi bat izateko lanean jarraitzen dutela aipatzen dute Txandako kideek. Ahalegin horretan, oñatiar eta bezeroentzako kanpaina ezberdinak egiten dituztela gogorarazten dute. Horregatik, herritarrei ere, Oñatiko merkataritza zaindu eta sustatzeko laguntza eta errespetua eskatzen die Txandak, plazako poltsak jasan dituen kalteak salatuz kaleratu duen oharrean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!