Oñatiko udala

Plazako arkupetako sabaian dauden zuloak konponduko ditu udalak

2018/02/12
Card image cap
Sabaiaren egoera ikusi eta konponketa nola egin baloratuko dute udal teknikariek

  Plazako arkupeko sabai-kaskote bat jausi zen, Oñati taberna inguruan, ostiral goizean. Udal langileak sabaia aztertzen aritu ziren, egoera zein zen zehatzago jakiteko. Jausitako zatiaren inguruan jotzen aritu ziren eta egurrezko estruktura agirian utzi zuten hiru zulo zabaldu ziren. Sabaia modu kontrolatuan apurtu zuten, kaskote gehiago jausi ez zitezen.

  Sabaiaren egoera ikusi eta konponketa nola egin litekeen baloratzeko, igeltsero baten aholkua eskatu dute udal arduradunek. Okerrik ezean, aste honetan bertan erabakiko da lanak non eta nola egin. Oraingoz, lan handiagotan sartu gabe, sortutako zuloak bakarrik estaliko dira.

  Plazako arkupetako sabaia konpontzeko asmorik ez zegoen aurten. Beharrik ere ez zen planteatu printzipioz eta 2018ko aurrekontuetan ez da halako lanetarako partidarik gorde. Hala ere, beharra zenbaterainokoa den baloratu beharko da.
Plazako arkupeetako sabaiaren aparteko mantentze lanik ez da egin aspaldiko urteetan. Margotu bai, baina estruktura bera nola dagoen ikusi eta zaharberritze lanik ez. Ostiralean izan zen apurketaren ondotik egingo da lehen balorazio lan hori.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!