Oñatiko udala

Plaza aldameneko aparkalekua itxita izango da astelehen eta asteartean.

2012/07/13
Energiaren egunak ekimenari dagokion karpa eta erakustokia bertan egokituko da.

  Plazako aparkalekua, astelehenean, goizeko 8etarako garbi egon beharko da, autorik gabe. Eta halaxe mantenduko da astelehenean ez ezik, baita asteartean ere. 

  Hori jakinarazten duten seinaleak gaur jarriko dira aparkaleku sarreran. Hala ere, asteburuan autoak bertan utzi ahal izango dira. Hori bai, kontu egin astelehenean goizeko lehen orduetarako erretiratu beharko direla, bertan Energia egunak ekimena burutuko delako.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!