Pioi lanetarako hautagaiei emandako behin behineko puntuazioa argitaratu da

2015/07/20
Card image cap
Erreklamazioetarako epea bihar amaitzen da

  Lanbideren bitartez egin zen izen ematera 34 lagun aurkeztu ziren baina horietatik 9k ez zituzten jarritako baldintzak betetzen eta Udalak, hautaketa prozesutik kanpo utzi ditu. Onartu eta baztertuen zerrenda, eta onartuak izan direnen kasuan agiri bidez egiaztatu dituzten merituen puntuazioa argitaratu dira. Ohikoa denez, zerrenda eta puntuazioa udaletxeko iragarki taulan eta www.oñati.eus atarian ikusi daiteke. Behin behineko zerrenda hau ostiral arratsaldean argitaratu zen, zuzenketetarako hiru eguneko epea irekiz. Erreklamazioetarako epea bihar bertan amaitzen da. Horren ondoren, puntuazioaren behin betiko zerrenda osatu eta kontratatuko diren lau lagunak zehaztuko dira. Izan ere, Lanbidek jarritako baldintzen arabera, Udalak kontratuko dituen langabeak kolektibo jakinekoak izango dira:  bat, RGI delakoa jasotzen duena, beste bat 55 urte baino gehiago dituena, hirugarrena emakumea eta laugarrena, kolektibo berezietakoa. Lauei, sei hilabeterako egun osoko kontratua egingo die.

  2015eko enplegu programaren baitan  Udalak kontratatuko dituen lau pioi horietatik hiru, mendi lanetan arituko dira eta laugarrena, berriz, udal brigadan. Asmoa, lau pioi berriek lan kontratua aste honetan bertan sinatzea da, lanean berehalakoan hasi daitezen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!