Pioi eta pioi gidari lan poltsetarako azterketa teorikoen emaitzak ikusgai daude
Udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusi daitezke ostiral goizean egin ziren azterketa teorikoen emaitzak. Pioi lan poltsarako 29 hautagai onartu ziren arren, 21ek bakarrik egin zuten lehen azterketa eta gainditu berriz, 15ek gainditu dute. Pioi gidari lan poltsarako berriz, 10 hautagai onartu ziren eta 8k egin zuten ostiraleko azterketa teorikoa baina 7k gainditu dute.
Azterketak berrikusi edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi dutenak, bihar arteko epea du hori egiteko.
Lan poltsak osatzeko hurrengo proba, ariketa praktikoa izango da, baina horretarako egunik ez da finkatu oraindik.
Udal brigadan sortu daitezkeen baja edo lan pilaketei aurre egin ahal izateko pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko prozesua abian jarri du Udalak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!