Oñatiko udala

Pioi eta pioi gidari lan poltsak sortzeko prozesua amaitu da

2016/03/02
Card image cap
Azken emaitzak argitaratuta, pioitarako sei laguneko zerrenda osatu da eta pioi gidaritarako bikoa

  Aurrerantzean udal brigadan bajaren bat dagoenean edo lana pilatzen denean, lan poltsa honetara joko da langileak kontratatzeko.

  Bi lan poltsa hauek eratzeko, lehiaketa -oposizio sistema erabili da. Hautagaiek azterketa ezberdinak gainditu behar izan dituzte. Proba horietan bereziki garrantzitsuak izan dira ariketa praktikoak , langile hauen egunerokoan izaten diren mantenu eta iturgintza lanak egiten dakitela ziurtatu nahi izan da. Horiezaz gain, pioi gidaritarako hautagaiek kamioiari dagokion azterketa praktiko berezia ere egin behar izan zuten.

  Pioi lan poltsara 29 lagun aurkeztu ziren eta azterketaldia seik bakarrik gainditu dute. Pioi gidaritarako berriz, 10etik 2k bakarrik gainditu dituzte azterketa guztiak. Zortzi lagun horiek agiri bidez egiaztatutako merituak baloratu dira eta oposizio eta lehiaketako emaitza orokorrak gaur goizean argitaratu dira udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!