Oñatiko udala

Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko hautagaien merituen behin betiko balorazioa eta euskara azterketaren emaitzak argitaratu dira

2016/02/29
Card image cap
Gaur amaitzen da azterketa berrikusi edo erreklamazioak jartzeko epea

  Pioi eta pioi gidari lan poltsetarako baldintzetan, euskara, bigarren hizkuntza eskakizunaren mailan menperatzea eskatzen zen. Maila hori agiri bidez egiaztatu ez zuten bost lagunek azterketa egin zuten pasa den astean eta lauk gainditu dute. Emaitzak, udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan argitaratu ziren ostiral arratsaldean. Aldi berean, ohikoa den erreklamazioetarako epea zabaldu zen. Gaur amaitzen da.

  Ostiralean argitaratu ziren baita ere, lehiaketa-merituen balorazioaren behin betiko emaitzak.  Euskarazko ariketa egin aurretik azterketaldian jarraitzen zuten 9 lagunen lan esperientzia eta formakuntza begiratu eta baloratu zen. Puntuazioa garrantzitsua da azterketaldian lortutakoari batuko baitzaio eta azken puntuaketaren arabera zerrendatuko baitira pioi eta pioi gidari lan poltsetarako hautagaiak. Zerrenda horiek, bihar-etzi publiko egitea espero da.

  Bitartean, udal brigadak duen lan pilaketari aurre egin ahal izateko, enplegu planaren baitan Udalak kontratatu zituen lau pioiri, kontratua luzatu zaie berriro.  Bigarren aldia da lau pioi hauen lan kontratua luzatzen dela. Berez, urtarrilaren 31 amaitzekoak ziren baina  gaur arte luzatu zitzaien hasieran. Gobernu Batzordearen erabakiz, martxoaren 18ra arte luzatu zaie berriro.

Iturria: Oñati Irratia
 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!