Oñatiko udala

Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko azterketa teorikoak ostiralean egingo dira

2015/12/15
Card image cap
Atzo argitaratu ziren hautaketa prozesuetarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak

  Aldaketa batzuk izan dira azaroan argitaratu ziren behin behineko zerrendekiko. Hasieran prozesutik baztertu ziren hainbat hautagaik falta zituzten agiriak aurkeztu dituzte eta onartu dituzte. Hala, pioi lan poltsarako 29 hautagai onartu dira eta pioi gidari lan poltsarako berriz, 10. Guztiek, azterketaldiari ostiralean, hilaren 18an ekingo diote. `

  Bi lan poltsetarako deialdietan zehazten zenez, lehen azterketa teorikoa izango da eta horretarako, deialdian bertan zerrendatu zen gaitegia izango da oinarri. Aipagarria da, badirela zazpi lagun bi lan poltsetarako  izena eman dutenak. Horiek, bi azterketak egin beharko dituzte.

  Hitzordua, esan bezala, bi kasuetan, ostiralerako, goizeko 9etan eta udal euskaltegian egin da.

  Ostiraleko azterketa teorikoa gaindituta, azterketa praktikoa egin beharko da eta eskatutako 2. hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek euskara proba ere egin beharko dute. Azterketa guztiak gainditzen dituzten hautagaien merituak baloratuko dira ondoren eta horren arabera osatuko dira pioi eta pioi gidari lan poltsak. Udalak, brigadan sortu daitezkeen lan karga eta bajak betetzeko erabiliko ditu aipatu lan poltsak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!