Pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko azken azterketa asteazkenean egingo da
Euskarazko ariketa da pioi eta pioi gidari lan poltsak osatzeko azterketaldiko azken proba. Hautagaiek, bigarren hizkuntza eskakizunaren maila badutela erakutsi behar dute. Orain arteko azterketa guztiak gaindituta bederatzi lagunek jarraitzen dute hautaketa prozesuan baina hiruk agiri bidez jada egiaztatu zuten eskatutako euskara maila. Beraz, azterketa seik bakarrik egin beharko dute. Euskarako ariketa, asteazkenean,10.00etan udaletxean egingo da. Azken azterketa hori gainditzen duten lagunak sartuko dira pioi eta pioi gidari lan poltsetan.
Lan poltsak eratzeko lehiaketa oposizio sistema erabiliko dela jakinekoa zen, halaxe argitaratu baitzen hartarako deialdietan. Eta oposizio edo azterketaldia osatu aurretik, lehiaketa merituen balorazioa egin eta behin behineko emaitzak argitaratu ziren ostiral arratsaldean. Azterketaldian jarraitzen duten 9 lagunen lan esperientzia eta formakuntza begiratu eta baloratu da. Bakoitzari eman zaion puntuazioa behin behinekoa da erreklamazioetarako epea indarrean baitago. Gaur bertan amaitzen da agiri bidez egiaztatutako merituen balorazioarekiko zuzenketa edo erreklamazioak aurkezteko epea. Puntuazio hori garrantzitsua da azterketaldian lortutakoari batuko baitzaio eta azken puntuaketaren arabera osatu eta zerrendatuko baitira pioi eta pioi gidari lan poltsetarako hautagaiak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!