Oñatiko udala

"Pertsonen zaintza eta lehen sorospenak" gaiaren inguruan antolatu da "Txertatu merkatuan" 3. proiektua

2018/03/01
Card image cap
Eskualdeko gazte ez kualifikatuei zuzenduta dagoen formazio eta laneratze egitasmoa da

  Goi mailako ikasketarik ez duten 16 eta 30 urte bitarteko gazteak laneratu eta gizarteratzea da Txertatu merkatuan egitasmoaren helburua. Debagoieneko mankomunitateko Garapen Agentziak Aretxabaletako Lanbide Eskolarekin elkarlanean antolatu du. 

  Martxotik ekainera landuko den 3. Txertatu merkatuan proiektuan pertsonen zaintza eta lehen sorospenak gaia jorratuko da. Aurreko bietan biltegiko laguntzaileak prestatu dira. Lan arloa edonolakoa delarik ere egitasmoaren dinamika berdina da, saio eta prestakuntza teorikoak eta praktikak uztartzen dira. Hala, martxoan, egitasmoan parte hartzen duten gazteek talde nahiz banakako saioak izango dituzten eta laneratze tailerrak egingo dituzte. Eta apirila eta maiatzean prestakuntza teknikoa jaso eta praktikaldia uztatuko dituzte.

  Eguneroko jardueretan lan-konpetentziak identifikatu eta hainbat gaitasun lantzeko saioak egingo dira. Helburuak, lan profila zehaztu, prestakuntzaren inguruan harremanak sendotu, lankidetzan oinarritutako sinergiak landu eta errekonozimendu soziala lortzea da.

  Txertatu merkatuan egitasmoa goi mailako ikasketarik gabeko Debagoieneko gazte langabetuei zuzenduta dago. DBH edo Lanbide Heziketako tituludun nahiz titulu gabeko gazteei laneratze eta ondorioz, gizarteratzeko bidean lagundu nahi zaie. Eskaintza, Debagoieneko 16 eta 30 urte bitarteko gazte langabetuentzat da, gehienez, erdi-mailako ziklo bat dutenentzat.
Egitasmoa martxoaren 12an hasi eta ekainaren 8ra arte luzatuko da. Parte hartzeko interesa duenak, martxoaren 9a baino lehen egin behar du. Izena eman edota zalantzak argitzeko Mankomunitateko telefono zenbakira deitu daiteke: 943.793090.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!