Patchwork eta bainika ikastaroak emateko irakaslea behar du Kultura departamentuak
2021/11/15

Izena emateko epea azaroaren 19an amaitzen da
Udalak antolatu dituen Patchwork eta bainika ikastaroak emateko irakaslea behar da. Ikastaroak abendutik apirilera burutuko dira, printzipioz, baina luzatzeko aukera egon litekeela dio Kultur etxetik zabaldu den oharrak.
Patchwork eta bainika ikastaroetan irakasle gisa aritu nahi duenak izena eman behar du azaroaren 19a bitartean. Gaiaren buruzko argibide gehiagorako, edo izena emateko, kultur etxera jo behar da: telefonoz 943 780 353 zenbakira deituta edo mezua kultura.idazkaritza@onati.eus helbide elektronikora deituta.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!