Pake lekuk eta Hermansoloñak bertan behera utzi dituzte Urteko Batzar Nagusiak

2020/03/17
Card image cap
Egoera normaltzearekin bat deialdi berriak iragarri dituzte

  Datorren astean egitekoak zituzten urteko batzar nagusiak,Hermansoloñak martxoaren 25ean eta Pake Lekuk 27an. Halakoetan, aurreko urteko ekintzen eta balantze ekonomikoaren berri ematen da eta urte berrirako asmoak aurreratzen dira. Pake Leku elkartekoek gainera, zuzendaritza batzorde erdia aldatu edo berritzeko probesten dute bazkideen batzar nagusia. Baina bizi dugun osasun alerta egoerak denok etxean egotea eskatzen duenez, aipatu batzarrak bertan behera uztea eragin du. Eta bi elkarteek publikoki adierazi nahi dute, bitarteko hau erabiliz.

  Egoera normaltzen denean Batzar Nagusietarako deialdi berriak egingo dituzte bai Pake leku elkarteak eta baita Hermansoloñak ere. Bitartean, Pake leku itxita dago, aurrez antolatuta zeuden ekintza guztiak bertan behera utzi direlarik, eta Hermansoloñak kale Zaharrean duen lokala itxita dauka, atzotik. Errepidez bestalde duen edukiontzi zuria dena den, zabalik mantentzen du elkarteak eta Caritasek eta Larraña-CEARek egindako premiazko eskaerei erantzuten jarraitzen du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!