Pake Leku elkarteak gertu du azaroan ospatuko duen kultur asteko programazioa.

2012/10/23
Ohikoa denez, elkarteko talde ezberdinen emanaldiak, hitzaldia, eta bingo berezia izango dira.

  Alde horretatik beraz, kultur asteko egitarauan ere ez dago aparteko nobedaderik.
Kultur astea, azaroaren 5etik 9ra ospatuko da. Lehen egunean, astelehenean, Aloña abesbatzak eta Aretxabaletako “Basotxo” abesbatzak emanaldia eskainiko dute Agustinoen elizan.

  Asteartean, Jose Antonio Azpiazu historialariak hitzaldia emango du: garai bateko arropa, higiene eta bainuei buruz berba egingo du.

  Asteazkenean, Nafarroara, Bertizko Jaurerrira eskurtsiñoa egingo da eta ostegunean, bingo berezia jokatuko da.

  Asteari amaiera emanez, Ikusi Makusi taldekoek, DONDE ESTA LA PIERNA DEL ALCALDE antzerki lan berria estreinatuko du. Lehen emanaldi hau, jubilatuentzat bakarrik egiten da. Joateko interesa dutenek, gonbidapen txartelak eskuratu behar dituzte. Horien banaketa, datorren astean egingo da: urriaren 30 eta 31an eta azaroaren 2an, arratsaldeko 6 eta erdietatik 8etara eta Pake Lekuko bulegotik pasata. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!