Pake leku elkarteak banka digitala eta mugikorren erabilerarako bi tailer antolatu ditu, uztailaren 7 eta 14rako

2022/07/05
Card image cap
Parte hartzeko izena eman behar da

  Rural Kutxaren gizarte ekintzaren laguntzaz emango dira teknologia digitalari buruzko bi tailer praktiko horiek Pake Leku elkartean. Lehena, banka digitalari buruzkoa, bihar izango da eta bigarrena, Adinekoak eta mugikorren erabilera izenekoa, hilaren 14an. Biak, 9:30tan hasiko dira Pake leku elkartean bertan, eta doan diren arren, izena aurrez eman behar da, Pake leku elkartean astearte, asteazken edo ostegunean, 10:00tatik 12:00etara.

  Etzi goizeko tailerrean, gaitasun digitalak, segurtasun informatikoa, banku aplikazioak mugikorrak eta internet bidezko banku eragiketak landuko dira. Zazpi egunera, uztailaren 14an, Adinekoak eta mugikorren erabilera gaia landuko da eta WhatsApparen erabilera, bideodeiak eta mugikorretarako gomendatzen diren aplikazioak azalduko dira, besteak beste. Tailerrak 9:30tan hasiko dira eta tartean, atsedentxo bat hartuko da, bertaratutakoak kafe batera edo gonbidatuko direlarik. Guztiek gainera, Rural Kutxaren opari bana jasoko dute.

  Rural Kutxaren gizarte ekintzak Oñatin egingo dituen tailer hauek aurrez, Bergara, Hondarribia eta beste herri batzuetan ere egin izan ditu eta, oro har, partaideak oso pozik irten dira. Orain aukera Oñatin dago, Pake Leku elkartean.

  Pake lekun, bestalde, IMSERSOren turismo eskaintzaren inguruko xehetasunak ere jaso daitezke. IMSERSOk datozen hilabeteetarako duen bidaia eta egonaldien informazioa Pake Lekuko bulegoan eskuratu daiteke, astearte, asteazken eta ostegunetan, 10:00tatik 12:00tara.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!