Ostiralero irekiko da kale Barriako Bilgunea, EH Bilduren II. Kongresuaren inguruko argibideak emateko
II. kongresuaren aurreko prozesuan murgilduta dago EH Bildu. Egungo komunitatea zabaldu eta anitzagoa bihurtzeko helburuz abiatu da. Duela lau urteko kongresuan zehaztutako norabidean sakontzen jarraitzea dela erronka diote koalizioko ordezkariek; alternatiba gisa sendotu, eskaintza politikoa eguneratu eta komunitate politiko gisa hazten jarraitzea.
II. kongresuaren nondik norakoak azaldu eta herriko urteko plangintza aurkezteko asmoz Herri Batzarra deitu zen urtarrilaren 30erako. Baina osasun egoerak bertan behera uztea eragin zuen. Data berria zehaztu da Herri Batzarra egiteko, martxoaren 13a. Baina gaia aurreratzen joateko Arreta Gunea irekiko da kale Barriako Bilgunean ostiralero, martxoaren 26ra arte. EH bilduren II. kongresuaren prozeduraren harira sortu daitezken zalantzak argituko dira, ponentziak banatu eta Bilkidetze afiliazio kanpainaren gaineko informazioa eman eta tramiteetan lagunduko da. Bilguneko Arreta Gunea ostiral honetan irekiko da eta martxoaren 26a bitartean ostiralero zabalduko da, 11:00tatik 12:00tare eta 18:00tatik 19:30tara.
EH Bilduren II. kongresuaren prozesuan parte hartu nahi dutenek honako plataforman eman dezakete izena: elkarrekin.ehbildu.eus Pandemia egoera honetan elkar komunikatzeko bide nagusia da aipatu plataforma. Bertan kontsultatu daitezke egutegia, arautegia eta baita ponentziak ere. Baina halakoak aurrez aurre egitea nahiago dutenentzat irekiko da ostiralero Bilguneko Arreta Gunea.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!