Oso aurreratuta daude Gaztelekuko kuboan bi komun berri egiteko lanak.
Izan ere, bi komun hauek egiteko ur eta saneamendu hoditeria sartu, argi instalazioa egin eta espazioaren itxitura bera eraiki bitartean, Gaztelekuko sotoa eta kuboa tarteka itxita egon baitira.
Baina lan handienak egin dira jada, esan bezala, eta falta direnak, instalazioa itxi gabe egitea aurre ikusten du gaztedia teknikariak. Lanak noiz amaituko diren, dena den, ez du zehaztu ahal izan. Oso aurreratuta daudela esan digu eta aste gutxiren buruan erabilgarri egotea espero duela.
Hasiera batetan Gaztelekuan hiru komun egin asmo ziren: kuboaren espazioan, dagoeneko egiten ari diren biak eta goiko solairuan, informatika gelaren ondoan beste bat. Azken hori ordea, oraingoz ez egitea erabaki da.
8-12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako Kubo espazioan neska eta mutilentzako komun bana egiten ari dira, horietako bat gainera, mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitutako komuna izango da. Hala, asteburuetan ez ezik, astean zeharreko arratsaldeetan ere zabalik izaten den espazio honen erabiltzaileen beharrak beteko dira. Izan ere, kuboan gaztetxoentzako jokoak eta jolasak bazeuden baina oinarrizkoa den komunik ez. Kuboko egutegi eta ordutegia zabaltzearen ondorioz erabiltzaileen kopurua ere igo da eta aipatu zerbitzu gabezia betetzera etorriko da jada egiten ari diren bi komun horiek.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!