Osasuna kudeatzen laguntzeko informazio saioak antolatzen dihardu Debagoieneko ESIak

2019/03/13
Card image cap
Telematikoki txanda eskatu edo gure osasunerako garrantzitsua den informazioa nola eskuratu erakusten da

  Izaera didaktikoa eta oso modu praktikoan lantzen diren informazio-hitzaldiak antolatzen dihardu Debagoieneko ESIak, Osakidetzak eskaintzen dituen hainbat tresna ezagutzera eman eta sustatzeko. Saio hauetan mugikorretarako aplikazioen eta plataforma digitaletarako sarreren erabilgarritasuna errepasatzen da, modu orokorrean, eta norberaren osasun karpetara nola sartu, Osasun Eskola plataforma zertan den edota web bidez mediku edo erizainarekin hitzordua nola hartu daitekeen zehaztasunez azaltzen da. Saio hauen helburu nagusia, dauden tresnak erabiliz, erabiltzaileek euren osasuna hobeto kudeatzea eta autonomoagoak izatea da.

  Herririk herri antolatzen ari diren hitzaldiak nagusiki 59 urtetik gorako  biztanleei zuzenduta daude, informatika gaietan ezezagutza handiena izan dezaketelakoan. Baina interesa duten orok du parte hartzeko aukera. Hurrengo hitzaldia, Arrasateko Kulturaten egingo da hilaren 28an, 11:00tan hasita. Oñatin halako hitzaldia noiz egingo den zehazteke dago oraindik. Interesa izanez gero anbulatorioan galdetu daiteke eta eskatu ere bai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!