Oñatiko udala

Formalki eratu da Oñatiko Emakumion Kontseilua

2023/02/20
Card image cap
12 kidek osatzen dute baina interesa duten herriko emakumeen parte hartzera irekita dago

  Eraketa asanblada egin zen pasa den ostegunean Oñatiko emakumion kontseiluaren udal ordenantzan zehaztutakoa beteaz eta Alkate Dekretuz izendatu ziren emakumeak kontseiluko kide bihurtu ziren, formalki. Oraingoz 12 lagunek osatzen dute kontseilua baina organo irekia da eta interesa duen herriko emakume orok du parte hartzeko aukera, hartarako eskaera beteta. Informazio gehiagorako udaleko berdintasun teknikariarekin jarri behar da harremanetan (berdintasuna@onati.eus edo 943780411). Berdintasun teknikariak kontseiluan parte hartuko du, Partaidetza teknikariarekin batera. Ahotsa izango dute baina ez boto eskubiderik eta batzarrak bideratu eta idazkari tekniko lanetan arituko da.

  Oñatiko emakumion kontseiluak sei hilabete barru egingo du hurrengo asanblada. Bitartean, egungo kideak hilabetean behin elkartuko dira, beharrezko gaiak jorratzeko, orain arte, eta izendapen ofizialik izan gabe, egin duten bezala.

  Oñatiko emakumion kontseiluaren inguruko informazioa udaleko web atarian zintzilikatzen joango dira, sortzen diren eztabaiden nondik norakoak zabaldu eta batzeko aukera eskainiz. Dagoeneko aktibatu den estekan Oñatiko emakumion kontseiluaren udal araudia, funtzionamendua eta parte hartzeko bideak zehazten dira. Deialdiak eta aktak ere ikusgai jarriko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!