Oñatiko udala

Ongizatea eta Sozioekonomia departamentuek kudeatzen dituzten dirulaguntzak nagusi dira gaurko Gobernu Batzarrean

2024/03/14
Card image cap
Udalak, zortzi auzotako jai elkarteekin izenpetuko dituen hitzarmenak ere aztertuko dira

  Udalak urtero eman ohi dituen dirulaguntza ezberdinen oinarri eta deialdiak onartu eta argitaratzen ari dira; arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean, Ongizate eta Sozioekonomia departamentuek kudeatzen dituzten seiri buruzko proposamenak aztertuko dira.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak, adikzio mota desberdinen tratamendurako udal laguntzak edota etxebizitza partikularretan su-detektagailuak jartzeko dirulaguntza eta 2024ko kanpainaren inguruko argibideak emango zaizkie gobernu taldea osatzen duten kideei, deialdi ezberdinak abiatzeko proposamenarekin batera.

  Sozioekonomia departamentuaren eskutik berriz, enpresa berriak sustatu, pertsona langabetuak kontratatu eta gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko dirulaguntzen 2024ko deialdiak martxan jartzea proposatuko da.
Auzoetako jaiak ere hizpide izango dira arratsaldeko bileran. Jakinekoa da udalak auzoetan jaiak egin daitezen dirulaguntzak ematen dituela. Aurten, herri gunean kokatuta dauden zortzi auzunetako jai batzorderekin hitzarmen modukoa egitea proposatu da eta sinatuko den hitzarmen-eredua aztertuko da arratsaldeko gobernu batzordean. Eltzian egingo diren lan batzuk eta kirol zerbitzu batzuk eskaintzeko kontratazio espedientea ere aztergai izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!