Ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik dago, ekainaren 30era arte

2022/05/16
Card image cap
2.521.003 euroko diru sarrera izango du Udalak zerga honen kobrantzatik

  Ondasunen balio katastrala jaso du Foru Aldundiak eta hiri ondasun higiezinen gaineko zerga kalkulatzeko tipoak ere %2,5 jaso ditu Udalak. Horrek, bakoitzak ordaindu beharrekoan eta bereziki udalaren diru sarreretan ondorioak izango ditu, contribución urbana deritzonaren kontzeptuan iaz baino 60.000 euro gehiago jasoko baitu Udalak. Landalur ondasunen inguruko tipoa bere horretan mantendu da aurten, mugaraino jasota baitago. Baina kasu horretan ere ondasunen balio katastrala jaso du Diputazioak eta ondorioz, iaz baino 906 euro gehiago batuko ditu Udalak. Agiri kopuruan apenas izan den alderik iaztik hona, 35 agiri gehiago bideratu dira aurten.

  Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren kontribuziñoa. 9.758 ordainagiri contribución urbana deritzon zergari dagozkio eta 1.486, rusticari.

  Aurten ere, inor erroldatuta ez dagoen 268 etxebizitzari % 100eko errekargoa aplikatuko zaie. Gogoratu iaz baldintzak aldatu egin zirela eta errekargoa jasotzetik kanpo utzi zirela auzoetan kokatutako eta inor erroldatuta ez dauden baserriak eta herri gunetik 5 Km baino gehiagora bizi eta familia antolamendurako herri barruan bigarren etxebizitza erabili beharra ziurtatzen dutenen etxebizitza hori. Familia ugariei berriz, duten diru sarreren eta seme-alaba kopuruaren araberako hobaria aplikatzen jarraituko da. Aurten 95 familik eskatu dute udal hobaria.

  Hobaria izan ala ez, ondasun higiezinen baten jabe den ororentzat zabalik dago contribución urbana eta rústica moduan ezagutzen diren zergak ordaintzeko epea. Ordainketa helbideratu gabe dutenei postaz bidali zaie higiezinezko ondasunen gaineko zergaren ordain agiria. Besteei, kutxa edo banketxearen bitartez iritsiko zaie. Ordainketa helbideratuta dutenei ekainaren 4an egingo zaie kargua. Higiezinezko ondasun gaineko zerga ordaintzeko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!