Oñatitik Arantzazura domeka eta jaiegunetan ibiltzen diren autobusek ez dute zerbitzurik beteko abenduaren 25 eta urtarrilaren 1ean.

2014/12/22
Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziak jakinarazi duenez, Gabonetan, Arantzazurako autobusak aldaketa txiki bat izango du

  Domeketan, zerbitzua bere horretan mantenduko da. Hau da, abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, Oñati-Arantzazu lineak zerbitzua eman eta ohiko ordutegia beteko du. Eguberri eta Urteberri egunetan ordea, abenduaren 25 eta urtarrilaren 1ean ez da autobusik izango. Asteartearekin etorriko den Errege Egunean berriz, urtarrilaren 6an, Arantzazurako autobusa normaltasunez arituko da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!