Oñatin, Enpresagintza Fakultatean egingo da bihar Mondragon Unibertsitatearen ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala

2019/09/12
Card image cap
Iñigo Urkullu lehendakaria etorriko da

  Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa buru direla, unibertsitatearen 2019-2020 Ikasturte Akademikoari Hasiera emateko Ekitaldi Ofiziala bihar eguerdian egingo da Enpresagintza Fakultatean.

  Ekitaldi akademikoa 12:00etan hasiko da Fakultateko Auditoriumean, ohorezko aurreskuarekin. Ondoren,  2018-2019 ikasturteko memoria akademikoa aurkeztu eta irekitze-hitzaldia eskainiko du Eduardo Castellanos doktore eta Enpresagintza Fakultateko irakasleak. Vicente Atxa unibertsitateko errektoreak hartuko du hitza ondoren eta amaitzeko Urkullu lehendakariak berba egingo du.

  Praktikan, astelehenean hasi zen ikasturtea Mondragon Unibertsitatean eta Oñatiko Enpresagintza Fakultatean. Erronka, formakuntza eskaintza sendotu eta hedatzea da. Enpresagintza Fakultateari dagokionean, Bilbon duen presentzia sendotzearen aldeko apustua egin da 2019-2020 ikasturte honetan, bereziki master berriak indarrean jarriz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!