Oñatiko udala

Oñatin 4.372 garaje dago eta 81ek, ibi iraunkorra edo vado txapa dute

2023/09/08
Card image cap
Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko epea ireki da, azaroaren 10era arte

  Datozen egunotan jasoko dute gutuna aipatu tasen ordainketa helbideratu gabe dutenek. Idatzian dagokien tasa jakinaraziko zaie eta ordaintzeko bi hilabeteko epea dutela. Gehienek, hala ere, udal tasa hauen ordainketa helbideratuta, domiziliatuta dute eta kasu honetan, ordainketa gauzatu denaren agiria aurrezki kutxa edo banketxetik jasoko dute. Ordainketa kargua astelehenean, irailaren 11n gauzatuko da, udal arduradunek adierazi digutenez.

  Hiru dira bi hilabete hauetan zehar kobratuko diren udal tasak. Kopuruz ugarienak garaje eta hilerri tasak dira. Hauekin batera, zenbait garaje eta lokal sarrera libre gordetzeko emandako IBI iraunkorrari dagozkion tasak daude.

  Garaje tasa, 4.372 jabek ordaindu beharko dute. Dirutan, Udalak 97.202,40 euro jasoko ditu tasa honen kobrantzatik. Kopuruz askoz gutxiago izanagatik, proportzioan diru sarrera handiagoa suposatzen duen tasa ibi iraunkorrari dagokio. Udalak, halako 81 ditu erroldatuta, iaz baino bi gehiago. Ibi iraunkorrari dagokio tasa ordainketatik ia 11.600 euro jasoko ditu. Hilerri tasa erreziboak, berriz, 1.367 dira. Kasu honetan, tasa txikiagoa da, merkeagoa, eta 7.000 euro pasatxoko diru sarrera ekarriko dio Udalari. Guztira, abian jarri berri den hiru tasa hauen kobrantzatik, udalak, 115.821 euro jasoko ditu, iaz baino 5.000 euro gehiago.

  Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko borondatezko epea azaroaren 10era arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!