Oñatiko udala

Oñatiko zerbitzu turistikoen kudeaketa integrala kontratatzeko prozesura aurkeztu diren bi enpresei informazio osagarria eskatu die kontratazio mahaiak.

2014/01/29
Azaldu duten lan esperientzia egiaztatzeko informazioa eskatu zaie.

  Oinatur eta Tantai eta Nerea Tauschkek osatuko luketen enpresa elkartea dira Oñatiko zerbitzu turistikoen kudeaketa integrala egiteko deialdira aurkeztu diren bi enpresak.

  Pasa den ostiralean, enpresek aurkeztutako dokumentazio plikak ireki ziren eta azaldutako gaitasuna eta solbentzia aztertuta, informazio osagarria eskatzea erabaki berri du kontratazio mahaiak. Oinatur enpresaren kasuan, koba baten kudaketa turistikoa burutu dutenaren inguruko informazioa eskatu zaie: eskainitako zerbitzu mota eta kontratuaren iraupena zehaztu dezatela besteak beste. Tantai eta Nerea Tauschkek sortuko luketen enpresa elkarteari berriz, turismo bulego baten kudeaketan egindako lanaren inguruko informazioa eskatu zaie. Kasu honetan baita ere, eskainitako zerbitzu mota eta kontratuaren iraupena zehaztea eskatu zaie. Era berean eta aipatzen ari garen enpresa elkartea kontratua lortzearen ondorioz sortuko litzatekeenez, balizko enpresa elkarte horretan enpresa bakoitzak izango lukeen parte hartzea azaltzea ere eskatu zaie.

  Informazio osagarri hau aurkezteko 5 eguneko epea eman zaie.

  Gogoratu, Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziak, turismo bulegoa eta bertan dagoen San Migel Errota eta Arrikrutzeko kobak kudeatuko dituen enpresa kontratatzeko prozesua martxan duela. Hasiera batetan, herriko zerbitzu turistikoen kudeaketa kontratua bi urtetarako egingo litzateke baina beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!