Oñatiko zenbait leku turistiko “Gipuzkoa Passport” ekimenaren barruan sartu dira ezinbesteko esperientzia gisa

2020/07/03
Card image cap
Hurbileko turismoa sustatu nahi da

  Udako kanpainaren ardatza izan guran aurkeztu zuten Gipuzkoa Passport izeneko pasaportea Foru aldundiak ordezkariek. Pasaporte horren helburua bertako erakargarritasun turistikoari balioa ematea da, batetik, eta lurraldeko barne turismoa sustatzea, bestetik. Horrela, Zero kilometro filosofia turismo esparrura ekarriz, Gipuzkoan barne kontsumoa handitzea izango da helburu nagusia.

  Proposatzen diren 50 planen artean dago Oñati; Sancti Spiritus Unibertsitatea, San Migel eliza eta Arrikrutz-eko kobak dira gomendatutako lekuak.

  Pasaporteak zigiluak jartzeko atala ere badauka Gipuzkoa Passportek  eta bisitatzen den leku bakoitzeko, edo egiten den plan bakoitzeko, zigilu bat jartzeko aukera eskaintzen du. Geroz eta zigilu gehiago jaso, kanpaina honetako zozketa eta sariak lortzeko aukera gehiago izango dira.

  Pasaporteaz gain, liburuxka bat ematen dute berarekin batera. Eskuliburu honetan, leku eta plan desberdinetako xehetasun gehiago aurkitu daitezke.

  Gipuzkoa Passport hau Oñatiko Turismo bulegoan eta Arrikrutzko kobetan dago eskuragarri. Gogoratu, Turismo bulegoa, ohiko ordutegian zabalik dagoela. Hau da, 9:30tatik 14:00tara eta 15:30tatik 19:00tara. Egungo egoera dela eta, informazioa eskuratu eta erreserbak egin daitezke bertan, izan ere, gidatutako bisitak erreserbapean egingo baitira oraingoz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!