Oñatiko udalerriko kirol sistemaren azterketa eta diagnostikoa ikusgai dago udaleko web atarian.

2015/01/19
Card image cap
Alegazioak edo iradokizunetarako buzoiak jarri dira Kiroldegian eta Udaletxeko harrera bulegoetan.

  Ostegun arratsaldean aurkeztu zuen KIROL MANAGEMENT enpresak, Oñatiko kirol jarduera eta instalazioen inguruan orain arte egindako lana eta osatutako diagnostikoa.

  Ordubete pasa iraun zuen aurkezpenean, egindako lanaren labur bilduma azaldu zen. Baina diagnostiko txostena oso-osorik ikusi nahi duenak hartarako aukera dauka udaleko web atarian, www.oñati.eus atarian, kirol atarian.

  173 orriko lan mardula da Oñatiko kirol praktika nahiz instalazioen inguruan osatu den txostena. Hiru ataletan banatzen da: azterketa, diagnostikoa eta azken ondorioak. Dokumentu osoa ikusgai dago zapatuaz geroztik udaleko web atarian esan bezala, eta iradokizunak edo alegazioak egiteko bidea ere ireki da.

  Astigarragako enpresak orain arte egin duen lana herritarrekin kontrastatu nahi da. Horretxegatik, osteguneko aurkezpen ekitaldian, iritzietarako tartea zabaldu bazen ere, era honetako lanak, hausnarketa sakon eta luzeagoa behar du. Horretxegatik, lasai pentsatu eta ekarpen mamitsuagoak egin nahi dituztenek aukera dute, iritziak idatziz Zubikoa kiroldegian eta udaletxeko harrera bulegoetan jarri diren buzoi-kaxetan utziz.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!