Oñatiko udala

Oñatiko Udalaren Grant ikerketa bekarako proposamena gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/05/05
Card image cap
Babes hesiak eta bankuak eskuratzeko kontratuak ere azalduko dira

  Udalak eta Lege soziologia institutuak 2016an sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren babesean Oñatiko Udala Grant beka eman ohi da urtero. Oñatiko herriari ekarpena egiten dioten gizarte zientzien eta zuzenbidearen alorreko ikerketa proiektuak sustatzea da helburua. Hiru proposamen aurkeztu ziren aurtengo deialdira eta epaimahaiak aho-batez erabaki du Itziar Altuzarra eta Amadeo Pedro Szpiga ikerlariek aurkeztutakoa diruz laguntzea. La juventud feminista como agente social en la prevención y respuesta anta las violencias sexuales en el municipio de Oñati ikerketa proiektua bekatzea proposatuko da arratsaldeko bilkuran.

  Auzo-bideetan segurtasun barrerak jartzeko material hornitze-kontratua Ceprenor enpresarekin izenpetzea eztabaidatuko da gaurko bileran. bestalde, udalak hainbat banku eskuratu nahi ditu, apurtutakoak ordezkatu edota herritarren eskaerei ahalik eta eperik laburrenean erantzun ahal izateko. Herrian dauden banku gehienak fundiziozko edota egurrezkoak dira. Hauen mantentze lana kontuan hartuta hormigoi polimerozkoak erostea erabaki da, kalean jartzeko eta aldaketa atmosferikoei aurre egiteko egokiagoak baitira. ULMA Arquitectural Solutions kooperatibari hormigoi polimerozko 14 banku erosteko kontratu txikia azalduko da gobernu taldearen batzarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!