Oñatiko udal ordezkaritza izango da frankismoaren biktimen omenaldian

2021/09/24
Card image cap
(Arg: DV)
Aitortza ekitaldia Arrasaten egingo da domeka eguerdian

  85 urte bete dira aurten tropa frankistak Oñatin eta Debagoienean sartu zirela. Sartu eta berehala errepresio gogorra hasi zen abertzale eta errepublikazaleen aurka. Hainbat lagun fusilatu zituzten, Arrasateko Arizmendiarrieta plazan dagoen plakan ikus daitekeenez, baina ihes egindakoak eta herrian geratuta jazarpena jasan zutenak askoz gehiago izan ziren. Guztiak gogoan omenaldia egin ohi da urtero Arrasaten, aipatu plaza eta plakaren aurrealdean eta hala errepikatuko da igande eguerdian.

  Fusilatutakoen senitartekoak eta gainontzeko biktimak ez ezik, Debagoieneko alkateak ere gonbidatu dituzte antolatzaileek ekitaldira. Oñatitik Xabier Igartua alkate-ordea joango, udal ordezkaritza horren buru. Izaro Elorza alkateak beste konpromiso batzuk ditu igande goizean herrian, besteak beste, Atsolorra, azken bi urteetan jaiotako haurrei ongietorria egitea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!