Oñatiko Sarek ekitaldia egingo du plazan larunbatean

2022/09/21
Card image cap
Etxera bidea gertu! mobilizazioaren berri eman eta Donostiarako gonbidapena zabalduko da

  Urriaren 8rako antolatu du Sarek aurtengo mobilizazio eta jaialdi handiena, Donostian. Etxera bidea gertu! lelopean egun osoko egitaraua izango da, adin tarte guztiak gogoan antolatuta. Egun horrek bi mezu nagusi ditu: euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrak ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu edo prest daudela adieraztea, batetik, eta lortutakoari garrantzia kendu gabe, oraindik salbuespenarekin guztiz amaitzeko bidea badagoela gogorarazi eta hori egiten jarraitzeko prestutasuna azaldu, bestetik.

  Urriaren 8an Izan Bidea dinamika osatuko da, 3.127. 326 km egiteko erronkari dagozkion azken kilometroak Donostiako kaleetan beteaz, eta, ondoren, Ilunben jaialdi handia ospatuz. Horren berri eman asmo du Oñatiko Sarek larunbaterako antolatu duen ekitaldian, herritarrak urriaren 8ko aldarrikapen festara gonbidatzearekin batera. Bide batez, herriko presoen egoera zein den ere azalduko ei da.

  Oñatiko Sarek antolatutako ekitaldia, plazan izango da, 13:00tan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!