Oñatiko pentsionistek bat egin dute Gasteizen hilaren 28rako egingo den protestarekin

Hala jakinarazi zen asteleheneko elkarretaratzean eta berdin errepikatuko da datorren astelehenekoan ere.
Ostegunean, hilaren 28an, Eusko Legebiltzarraren aurrean manifestazioa egingo dute Euskal Herriko pentsionistek, euren aldarrikapenak 2022ko aurrekontuetan jaso daitezen. Pentsio txikiak jaso eta gutxienez 1080 euro hilean izan daitezen osagarriak premiaz onartzeko eskatzen dute pentsionistek. Era berean, osasun eta zaintza sistema publiko eta kalitatezkoen aldeko aldarria egingo dute Gasteizen.
Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak deitu duen manifestazioarekin bat egin du Oñatiko taldeak eta hilaren 28an Gasteiza joateko gonbidapena zabaldu diete herriko pentsionista guztiei.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!