Oñatiko pentsionistek bat egin dute Donostian larunbatean egingo den manifestazioarekin

2022/06/23
Card image cap
Euskal Herrian barrena egiten ari diren bizikleta martxaren amaierako ekitaldia izango da

  Ekainaren 13an abiatu zen Euskal Herriko pentsionisten lehen bizikleta martxa. 13 etapatan eta 700 kilometro osatuz, Euskal Herria zeharkatzen ari da. Larunbatean Donostian amaituko da eta ondoren Euskal Herri mailako manifestazioa egingo dute pentsionistek. Oñatiarrak ere bertara joatera gonbidatu ziren asteleheneko azken elkarretaratzean.

  Larunbateko manifestazioa 12:00tan Alderdi Ederretik abiatuko da. Hiru aldarrikapen nagusi ari dira bizikletaz herririk herri zabaltzen eta hiru horiek izango dira Donostiako manifestazioan ere errepikatuko direnak: 1080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lanen partekatzea.

  Donostiarako joan-etorria egiteko garraio publikoa edo norbere kotxea erabili beharko da, Oñatitik ez baita autobusik antolatu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!