Oñatiko Nazioarteko Artzain Txakurren Txapelketa irailaren 22an egingo da.
Iragarkia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren aginduz argitaratu da eta bertan,, Euskal Autonomia Erkidegoan izango diren artzain txakur txapelketa ofizialak jaso dira. Guztietan lehena, Arabako artzain txakur txapelketa izango da. Hau, abuztuaren 31n Murgian jokatuko da. Hurrengo egunean, irailaren lehenean, Legazpin, Gipuzkoako txapelketa izango da. Bizkaikoa, Mungian, irailaren 8an jokatuko da Eta Euskal Herrikoa berriz, irailaren 14an, Atxondon.
Euskal Herria, Kataluña eta beste herrialde batzuetako ordezkariak bilduko dituen Oñatiko nazioarteko artzain txakurren txapelketa irailaren 22an izango da, San Migel aurreko domekan . Hala argitaratu da Euskal Herriko aldizkari ofizialean.
Iturria:Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!