Oñatiko udala

Oñatiko hiru akordeoi-jolek parte hartuko dute Gipuzkoako XXXIV. jaialdian, Arrasaten

2022/12/02
Card image cap
Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek bihar joko dute

  Irati Galdos, Irati Jausoro eta Uxue Otxoa-Aizpurua dira Gipuzkoako akordeoi jaialdian parte hartuko duten oñatiarrak. Ahalik eta hoberen jotzeko asmoz doaz Arrasatera, garbi izanda, helburua ez dela lehiatzea, ikasturtean landutako trebezia publiko aurrean erakustea baizik.

  Adinaren arabera A, B edo C kategorian biltzen dira partaideak eta jo beharreko piezen kopuru eta zailtasun maila handiagoa da. Antolakuntzak hainbat lan zehaztu ditu partaideek aukeratu dezaten. Oñatiarrek Arizmendi ikastolan joko dute, bihar, 9:15etan.

  Jose de Azpiazu musika eskolak Arrasateko akordeoi lehiaketara ikasleak eramateko ohitura badu. Batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago, baina gelatik kanpo eta publiko aurrean jotzeko erronka jarri ohi diete ikasleei.

  Gipuzkoako XXXIV. akordeoi jaialdia, XLII. Gipuzkoako akordeoi lehiaketa eta Arrasate Hiria Nazioarteko XXIX. lehiaketa egingo dira asteburuan Arrasaten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!