Oñatiko gizon eta emakumeen berdintasunerako diagnostikoa osatzeko landa lana fasea hasiko da bihar.

2012/07/16
Hainbat talde eta kolektiboetako partaideekin lehen bilera egingo da.

  Udaleko Berdintasun batzordea ,emakumeak gaur egun herrian bizi duen egoerari buruzko ikerketa burutzen ari da. Diagnosia egin eta horretan oinarritutako lau urtetarako plangintza abian jartzea da helburua.

  Ikerketa anitza eta  ahalik eta zabalena egin nahi da, Oñatiko emakumearen egoera ahalik eta modu osatu eta  irekienean aztertu ahal izateko.

  FARAPI antropologia aholkularitza taldea kontratatu da egungo egoeraren diagnostikoa egin eta gizon eta emakumeen berdintasunerako plangintza osatu dezan.

  Diagnostikoa osatzeko dokumentazio lana egin ondoren, orain bigarren faseari, landa lana faseari ekingo zaio. Horretarako, talde elkarrizketak eta banaka edo binaka egingo direnak tartekatuko dira. Hirugarren fasean berriz, jasotako informazio guztiaren analisia egingo da.
Berdintasuna sailak, herriko hainbat erakunde, elkarte eta talde gonbidatu ditu bihar egingo den lehen elkarrizketa kolektiboan parte hartzera. Guztira, 22 gonbidapen zabal luzatu dira. Herriko bizitza era batera edo bestera dinamizatzen eta  hezurmamitzen duten elkarteen ekarpena jaso nahi da.

  Interesa duten banakakoak ere parte hartzera gonbidatzen dira baina aurrez izena ematea eskatzen da, dokumentazioa eta lekua gertatu ahal izateko. Interesa duenak udaleko ongizate departamentura telefonoz deitu behar du: 943 037 700 zenbakira.

  Landa lana faseko lehen talde elkarrizketa bihar, arratsaldeko 6retan kultur etxean egingo da eta bi orduko iraupena izango du antolatzaileen hitzetan. Oñatiko gizon eta emakumeen berdintasunerako diagnostiko hau osatzeko denon iritzia entzutea garrantzitsutzat jo du udalak eta bereziki gizonak gonbidatu nahi ditu hausnarketa ekintzetan parte hartzera.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!