Oñatiko Euzko alderdi jeltzaleak, liskarrik gabeko danborradaren aldeko apustua egin eta herritarrei festa zoriontsuak opatuz, prentsa oharra zabaldu du.

2014/09/18

  Oñatiko EAJk zabaldu duen prentsa idatziaren bitartez, 48 urte luzez danborradan parte hartu duten guztiei bereziki eskerrak eman nahi izan dizkie, urte horietan guztietan festei egin dieten ekarpenengatik eta egin duten lan eta ahaleginagatik. Egindako lan horri esker oñatiar guztiok gozatu ahal izan baitugu. Halaber, jeltzaleek, aurrerantzean danborradan parte hartuko dutenak animatu dituzte sentsibilitate guztiak batuko dituen jaia egitera. Jeltzaleen aburuz, oñatiarrek liskarretatik kanpoko festak merezi dituzte, are gehiago festa eta kultura uztartzen dituen jaia izanda.

  Gaur goizean prentsara zabaldutako oharrean bestalde, Oñatiko jeltzaleek diote udal gobernuak ez duela jakin danborradaren inguruan sortutako arazo eta liskarrak kudeatzen. Azken urteotan izan diren arazoak ezagututa, jeltzaleen ustetan, gobernuak lehenago esku hartu behar zuen adostasunetara heldu, danborrada mantendu eta ondoren sortu diren liskarrak ekiditeko. Jeltzaleen ustetan, udal gobernuaren kudeaketa ez da ona izan  tentsioak bazirela jakinda eta festen antolatzaile izanda ez dutelako jakin arazoa konpontzen. Horren haritik, Jeltzaleek diote Bilduko gobernuak ezin duela danborrada eurena ez den zerbait bezala sentitu festen udal programaren parte delako.

  Amaitzeko,eta  Danborrada oñatiar guztion ondare izaten jarraituko duelakoan, herritar guztiei festa zoriontsuak opa dizkie Oñatiko EAJk  prentsara zabaldu duen oharrean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!