Oñatiko udala

Oñatiko Emakumion Kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeari buruzko kontsulta publikoa abian da

2022/09/19
Card image cap
Emakumion Kontseilua eratzeko bileretako bat
Ekapenak egiteko epea ostegunean, irailaren 22an amaituko da

  Oñatiko emakumion kontseiluaren izaera, jarduteko printzipioak, funtzionamendua, antolamendua eta egitura arautu nahi du Oñatiko Emakumion Kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko ordenanatzak. Baina, aurrez, kontsulta publiko tramitea abiatu du Udaleko Berdintasuna departamentuak. Herritarren iritzia ezagutzea da kontsulta publikoaren helburua, bai ordenantzaren bitartez konpondu nahi diren arazo, arauaren egokitasun eta helburuen inguruan ere. Horretarako epea ostegunean, irailaren 22an amaituko da.

  Emakumeen eta Gizonen Beerdintasunerako legearen bigarren aldaketan dio erakunde publikoek emakumeen eta gizonen berdintasnaren arloan euskal administrazio publikoekin elkarrizketan aritzeko bideak antolatuko dituztela, besteak beste entitateak sortuz eta kogobernantza ereduak bultzatuz. Norabide bera markatzen du Oñatiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. planak ere, helburuak eta garapenerako aurreikusitako lan ildoen atalean. Era berean, Oñatiko Partaidetza, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantzan definitzen diren eragite esparruetako bat da: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea; ahalduntzea sustatzea maila indibidualean, kolektiboan eta soziopolitikoan; pentsamendu eta ekintza feminista sustatzea; indarkeria sexista prebenitzea eta arreta ematea eta zaintzak demokratizatzea. Helburu guzti horien baitan eragiteko asmoz abiatu zen 2018an Oñatiko Emakumion Kontseilua eratzeko prozesua.

  Espazioaren definizioa, formulazioa eta martxan jartzeko prozesuaren ondoren, berau arautuko duen ordenantza adostea erabaki da. Eta hain zuzen ere, ordenantzaren tramitazioari dagokion aurretiazko kontsulta ireki zen, ekarpenetarako 20 lanegun finkatuz. Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek, dagokien formulario edo orria bete ahal izango dute udal webgunean edo Berdintasuna departamentuarekin zuzenean harremanetan jarrita honako helbide elektronikoan: berdintasuna@onati.eus

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!