Oñatiko udala

Oñatiko eliza, komentu, ermita eta santutxuen historia laburra bildu du Artixa taldeak

2022/12/05
Card image cap
Argazkiek leku esanguratsua dute kaleratu berri den liburuan

  Oñatiko eliza, komentu, ermita eta gurutzeen historia labur bat liburua argitaratu du Artixa kultur elkarteak. Oñatin historian zehar izan diren eraikin erlijiosoen historia jaso dute, beste argitalpen batzuetako informazioa laburbilduz, eta argazki ugariz lagunduta.

  Liburua euskaraz eta gazteleraz dago. Jose Fernandezek egin du informazioa jaso eta antolatzeko lana eta argazki gehienak ere bereak dira. Baina Artixa taldeko kideen laguntza zan du, bereziki Javier Arriaran, Xabier Ugarte eta Jerardo Elortzarena. Oñatin egun zutik dauden eraikin erlijiosoez gain, garai batean egon eta dokumentatuta dauden beste hainbat ermita ere bildu dira liburuan. Eta etorkizunera begira, bi iradokizun edo proposamen egiten dira lanaren amaieran, parrokiako klaustroan museo proiektua garatzeko azterlana egitea, batetik, eta ermitak auzotarren eskura pasa daitezela, bestetik, auzotarren lanaz eraiki zirelako eta, egun, zaintzeaz arduratzen direlako.

  Oñatiko eliza, komentu, ermita eta gurutzeen historia labur bat liburuaren 250 ale argitaratu ditu Artixak, udalaren dirulaguntzarekin. Liburua Txokolateixan eta turismo bulegoan eskuragarri dago, 20 eurotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!