Oñatiko EAJ Arantzazuko harrobia handitzearen aurka dago

2016/10/26
Card image cap
Herrian zabaldu den informazioa zuzenduz, oharra argitaratu dute jeltzaleek

  Arantzazuko harrobia handitzearen inguruan jeltzaleek duten iritzia, manipulatuta eta faltsututa helarazi zaie oñatiarrei, EAJren prentsa oharrak dioenez. Harrobia handitzeko proiektuaren aurka daudela argitzen du Oñatiko EAJren udal taldeak. Eta Udalak aurkeztu dituen alegazioekin bat datozela adierazten du.

  Baina kritika ere egiten dio udal gobernuari, bere jokaera eta gaia lantzeko Eusko Jaurlaritzarekin izan duen moduagatik. Jeltzaleen ustez, gaia bideratzeko ez da nahikoa Osoko Bilkuretan mozioak aurkeztea. Eusko Jaurlaritzako ordezkarien erabakimenean eragiteko, halako gai garrantzitsu bat, haiekin zuzenean eta etengabe landu eta kudeatu behar dela deritzote jeltzaleek prentsara zabaldu duten oharrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!