Oñatiko duatloia antolatzeko dirulaguntza eskaera aztergai arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/04/15
Card image cap
Gai bakar hori jaso da lan zerrendan

  Azken orduko proposamenik eraman ezean arina izango da udal gobernu taldearen gaurko bilera, gai bakarra zerrendatu baita. Aloña Mendiko triatloi sailak datorren larunbatean, apirilaren 24an jokatuko den Oñatik XVIII. duatloi froga antolatzeko dirulaguntza eskatu du. Erlojupeko formatuan egingo da, Covid-19ari aurre egiteko babes neurri moduan eta sprint distantzian jokatuko da, beste urte batzuetako distantziak erdira ekarrita, hau da, 5 Km korrika, 20 Km bizikletan eta 2,5 Km korrikan egin beharko dute kirolariek. Gainera, Euskadiko eta Gipuzkoako sprint erako txapelak jokoan egongo dira.

  Lehenengo parte hartzailea 16:00tan abiatuko da eta azkena helmugaratzerako 19:30ak izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Aurtengo duatloia erlojupekoa eta sprint erakoa izateak antxintxika nahiz bizikletan osatu beharreko ibilbideak aldatzea ekarri du. Argibideak arratsaldeko bileran emango zaizkie gobernu taldeko kideei eta guztia aurrera eramateko Aloña Mendiko triatloi sailaren dirulaguntza eskaera aztertuko dute.

  Aste Santuko etenaldiaren ondorengo lehen Tokiko Gobernu Batzarra izango da gaurkoa, ez dirudi luze joko duenik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!