Oñatiko boluntarioek eskuz egindako 350 maskarilla Quiosen jaso ditu Itsas Salbamendu Humanitarioak

2020/03/31
Card image cap
Hotz Oñati taldeak prestatu eta bidalitako materiala da

  Etxean egoteak ez du esanahi ezer egin gabe egon behar denik. Konfinamendu aktibo eta solidarioa bizi dute hainbat herritarrek, maskarillak eskuz josi eta egiten. Hotz Oñatik halako 350 prestatu zituen Greziako Quios uhartera bidaltzeko. Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko kideek jaso dute beste behin Oñatitik bidalita materala. Eskuz egindako maskarilla horiezaz gain, taldeko kideentzat beste 10 maskara garden eta manteriala bidali dute; kanpamenduan bertan maskarilla gehiago egiteko oihal bereziak, joste materiala eta patroiak bidali dituzte.

  Hotz Oñatikoentzat bezala, inguruko osasun zentro eta ospitaletara eramango diren maskarillak egiten jarraitzen dute hainbat herritarrek. Josten badakite, oihalak eta ereduak badituzte eta maskarillak egiten ari dira osasun zentroetara eramateko, esan bezala.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!