Oñatiko 6 enpresa eta entitatek turismo lehiakortasuna egiaztagiriak jaso zituzten atzo Irungo FICOBAn.
IKT agiria, informazio eta komunikazio teknologien erabilera egiaztatzen duen ziurtagiria, Debagoienako 11 enpresek jaso zuten atzo, tartean, Oñatiko seik: Etxe Aundi, Goiko Benta eta Soraluze jatetxeek eta Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziak, Turismo Bulegoak eta Arrikrutz-Oñatiko kobak. Azken honek, Arrikrutz-Oñatiko Kobak gainera, turismo arloko jardunbide egokien egiaztagiria ere jaso zuen.
Ziurtagiri hauek urtero berritu behar dira. Hartarako auditoriak hileroko jarraipenez egiten dira eta eskatutako parametroak eguneratuta dituztela egiaztatzen dituztenei aitortzen zaizkie turismo kalitatea hobetze aldera egindako ahaleginak.
Irungo FICOBAn turismo lehiakortasun egiaztagiriak , Oñati edota Debagoieneko enpresa eta erakundeei ez ezik, Gipuzkoako beste eskualdetakoei, Bizkaia eta Arabakoei ere banatu zitzaizkien atzo. Guztira, halako 349 eman ziren.
Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!