Oñatiko udala

Oñatik Gaztemaniak! ekimenean parte hartzen jarraituko du.

2012/03/01
Card image cap
Apirilean, RADIO MOSKOW estatubatuarrak Gaztelekuan izango dira.

  Bizi dugun egoera ekonomiko zailak, zalantzan jarri du beste behin ere Gaztemaniak programazioa.
Baina, Foru Aldundiko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak eta Gipuzkoako bost udalek ekimenari jarraipena emateko apustua egin dute. Horren berri eman zen atzo Donostian.

  Oñati, Arrasate, Zarautz, Hondarribia eta Donostiako udalak dira Gaztemaniak! Programazioarekin jarraitzeko asmoa agertu dutenak, eta horretarako, dagokion lankidetza hitzarmena berritu dute Diputazioarekin.
Gaztemaniak ekimenak, izaera esperimentala duten kontzertu ausart eta ezberdinak eskaintzea du helburu.
Emanaldietan gehienetan bi taldek parte hartzen dute: nazioarteko garrantzia duen batek eta tokian tokiko udalak aukeratutako beste batek.

  Hala, Oñatin eta gaztemaniak programazio honen baitan antolatu den kontzertuan, Ameriketako Estatu batuetako Iowa estatutik datorren RADIO MOSCOW taldea arituko da. Honi laguntzen, telonero gisa joko duen bigarren taldea zehazteke dago oraindik. Kontzertu hori apirilaren 20ean izango da gaztelekuan.

  Aurrez, eta gaur bertan, Donostiako Gazteszenan, WILLIS DRUMMOND eta INOREN ERO NI taldeak arituko dira. Zarautzen, emanaldia martxoaren 23an izango da maiatzaren 11an Arrasaten eskainiko denak eta ekainean eta urrian Hondarribian izango direnek osatuko dute aurtengo Gaztemaniak programazioa.
Baina, berritasunik ere izango da, aurrerantzean kontzertuetarako txartelak Internet bidez erosi ahal izango direla www.kulturalive.com atarian.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!