Oñatiko udala

Oñatik aurreikusitakoa baino ia 85.600 euro gehiago jasoko ditu Udal Finantzaketarako Foru Funtsatik

2024/02/14
Card image cap
Energia enpresa eta finantza erakundeen aldi baterako kargatik beste 109 mila euro izango ditu

  Gipuzkoako udalerriek 614 milioi euro jasoko dituzte 2023 urteko foru funtsatik. Hau da, urte hasieran hitzeman zena baino bost miloi eta erdi gehiago. Hala jakinarazi zuten Eider Mendoza Ahaldun Nagusiak eta Jokin Perona Ogasuneko diputatuak Batzar Nagusietan, atzo. Gipuzkoako dinamismo ekonomikoaren isla dira 2023an lortutako emaitza onak, Peronaren hitzetan, eta hobekuntza horrek udalen finantzaketari ere mesede egin diola erantsi zuen. 2015etik, pandemiaren urtean izan ezik, UFFFren zuzkidurak goranzko joera erakutsi duela azpimarratu zuen.

  Urrian, foru funtsen aurrelikidazioan jada iragarri zen Gipuzkoako udalek urte hasieran espero baino diru gehiago jasoko zutela eta hala baieztatu da otsaileko likidazioan. Oñatira etorrita, 85.584 euro extra jasoko ditu Udalak iazko foru fondoetatik, guztira, 9.479.775 euro. Likidazioak emandako udalaren aldeko ordainketa orain, otsailean egingo da, 2024ko lehen zatiaren ordainketarekin batera.

  Aldi berean, ezohiko ordainketa bat ere jasoko dute Oñatiko eta Gipuzkoako gainontzeko udalek, energia enpresa eta finantza erakundeen aldi baterako kargatik datorren dirua. 7 milioi pasa euro banatuko ditu Ogasunak Gipuzkoako udalekin eta Oñatira, 109.199 euro bideratuko dira. Azkenaldian diru irabazi oso handiak izan dituzten energia enpresa eta finantza erakundeei aplikatu zaien aldi baterako karga da eta aldi baterako den heinean, ezin da zehaztu, zenbateko iraupena izango duen. Ezohiko diru-sarrera izan da ogasunarentzat eta hala jasoko da baita ere Oñatiko Udaleko diru-poltsan.

  650.744.196 euro agindu zaizkie Gipuzkoako udalei UFFFren banaketatik, aurten, eta Oñatikoari 10.148.104 euro, iaz baino 668.329 euro gehiago, egin berri den likidazioaren ondoren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!