Oñatiko udala

Oñatik aurre egiteko tresnarik egokiena EAJ dela esan du Joseba Egibarrek

2019/05/22
Card image cap
Zutabe sozioekonomikoa eta politikoa dira jeltzaleen proiektuaren oinarriak GBBko presidentearen hitzetan

  Joseba Egibar GBBko presidentea konbentzituta agertu da Oñatik bizi duen paralisi egoeratik irten beharra daukala, azken urteotan EH Bilduk bertan gobernatu eta gero. Bere esanetan, Eusko Alderdi Jeltzalea da tresna onena Oñatik aurrera egin dezan, herri proiektu integrala eskaintzen duen, alderdi bakarra baita. Adierazpen hauek atzo egin zituen Egibarrek Oñatira egindako bisitan. Ainhoa Galdos alkategaiarekin, EAJren hautagaitza osatzen duten beste herritar batzuekin eta Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrendaburuarekin egon zen.

  Egibarrek zehaztu zuenez, proiektu bat izatean dago koska, herri, lurralde, herrialde, nazi proiektu bat izatean, eta gaineratu zuen ikuspuntu horiek guztiak uztartzen dituen alderdi bakarra EAJ dela. Proiektu integral hori bi zutabetan oinarritzen dutela argitu zuen.

  GBBko presidenteak deitoratu zuen EH Bilduk gobernatutako herriek jasan duten paralisia, eta ohartarazi zuen aurrera ez egiteak atzera egitea dakarrela eta etorkizunerako aukerak galtzen direla. Egibarren iritziz, Oñatik aldaketa bat behar du, bultzada eraginkor bat, etorkizunari aurre egiteko.

  Mª Eugenia Arrizabalagak, EAJk duen talde-lanean jarri zuen azpimarra, erakunde guztiak biltzen dituen lana dela esanez. Talde-lan horren adibide gisa Deskargako autobidea jarri zuen Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak. Ainhoa Galdos alkategaiak berriz,  oñatiar guztiak gonbidatu zituen botoa ematera, ez daitezela etxean geratu, eta pentsatu dezatela zein alderdik emango dion Oñatiri behar duen aurrerabidea.

  Debagoienako alkategai jeltzaleak Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan elkartu dira gaur, Debagoieneko EAJren apustu eta proiektuak aztertzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!