Oñatiarrontzat dispertsioa amaitu dela ospatu zen SAREren larunbateko ekitaldian

2022/09/26
Card image cap
Joseba Arregi Martutenen 3. graduan dago eta Gotzon Telleria Zaballan

  Oñatiko Sarek festa giroan egin zuen ETXERA BIDEA GERTU ekimenari dagokion ekitaldia, larunbat eguerdian, festa gisoan, egun espetxean dauden bi oñatiarrak Euskal Herrian daudela ospatzeko. Joseba Arregi Martutenen dago, hirugarren graduan, eta Gotzon Telleria Arabako Zaballan, orain aste gutxi leku aldatuta. Oñatiarrentzat dispertsioa amaitu dela adarrrikatu zen baina oraindik urratsak emateko daudela gogoratu zen, presoak Euskal Herrira bakarrik ez etxera ekarri behar direla esanez. Bide batez, urriaren 8an Donostian egingo den manifestazio-kontzertu festan parte hartzera gonbidatu ziren herritar guztiak.

  Momentuko euri zaparradak plazatik udaletxeko arkupetara aldarazi zuen ekitaldia festa giroan ospatu zen eta jendea kantuan eta dantzan jarri zituzten antolatzaileek. Etxera bidea gertu urriaren 8ko ekitaldi nagusirako gonbidapena argazkiz ere irudikatu zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!