Oñati eta Arrasate arteko bidegorria itxita egongo da ostiralean, 8:00etatik 18:00etara.

2014/12/10
Sastrakak kentzeko eta garbiketa lanak egiteko itxiko da

Oñati eta Arrasate arteko bidegorrian, bai Oñati –Elorregi, bai Elorregi-Arrasate tarteetan, sastrakak kendu eta garbiketa lanak egin behar direnez, bidegorria itxi egingo da etzi, ostiralean, 10 orduz: goizeko 8:00etatik arratsaldeko 6etara. Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erotzeko arriskua dagoenez, bidegorria erabat itxiko dela jakinarazi da Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak departamentutik.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!