Oñatiko udala

Oñati-Elorregi bidegorria mantenu lanetarako itxi egingo da,gaur eta bihar

2023/11/23
Card image cap

  Mantentze lanak egingo dituzte gaur eta bihar Oñati eta Elorregi arteko bidegorri zatian. Ondorioz, zazpi kilometro inguruko bidegorri adarra itxi egingo da 07:00etatik 15:00etara, bi egunetan.

  Foru Aldundiak jakinarazi du bidegorriaren itxieraren berri, erakunde horren ardurapekoa baita herri arteko bidegorrien mantenua. Horrelakoetan, bide ertzeko belarra moztu eta lurjausi edo bestelako kalteen konponketak egin ohi dira. Urtean bizpahiru aldiz programatzen dira halako mantenu lanak eta ondorioz, bidegorriaren itxierak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!