Oñatiko udala

Oñati abesbatzak publikoki eskerrak eman nahi dizkie Xabier Ugarteren omenezko kontzertura hurbildu ziren guztiei

2024/05/08
Card image cap
(Arg: Joxe Fernandez)
Bidaurretako eliza bete egin zen larunbat eguerdiko kontzertuan

  Publikoki eskertu nahi izan du Oñati abesbatzak larunbatean jaso zuen erantzun beroa. Xabier Ugarteren omenezko kontzertua eskaini zuen Bidaurretako elizan, Madrilgo Euskal Etxeko orfeoiarekin batera. Prentsara zabaldutako mezuan guztiak eskertu nahi izan ditu abesbatzak: Esteban Urzelai eta Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiko kideak eskainitako kontzertu bikainagatik; Bidaurretako monasterioko lekaime guztiei emandako erraztasunengatik, eta emanaldira hurbildu ziren entzule guztiak.

  Kontzertua oso hunkigarria izan zela aitortzen dute Oñati abesbatzako ordezkariek, orain hilabete batzuk hil zen eta taldekide zuten Xabier Ugarteren omenezko emanaldia izan zelako eta emanaldia hasterako eliza bete-betea ikusteak motibagarria gertatu zitzaiela onartzen dute.

  Kontzertuaren amaieran Xabier Ugarte Oñati abesbatzako Ohorezko Bazkide izendatzen zuen agiria eman zitzaion Malen Imaz, Ugarteren alargunari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!